Nor gara

Liberoamerika Iberiar Penintsula eta Latinoamerikako idazle gazteen lanak argitaratzea eta zabaltzea helburu duen proiektua da. 2017an aldizkari digital modura abiatu zen, herrialde guztietako autore eta irakurleak bilduz, eta urtebete geroago Argentina eta Espainian lehenengo argitalpen-taldeak sortu ziren, Liberoamericanas: 140 poetas contemporáneas (2018) bildumaren argitalpenarekin batera. Proiektua Euskal Herrira ere heldu da, euskal idazle gazteen lanak ezagutzera emateko helburuarekin.

Literatura gaztea argitaratzeaz gain, Liberoamerikak herrialde, kultura eta hizkuntza ezberdinen artean zubi-lana egin nahi du, autoreei elkarrekin sortu eta irakurtzeko aukera emanez. Izan ere, literaturak ez du bakarkako lana izan behar, aniztasunean oinarritutako elkarrizketa edo sare bat ere izan daiteke. Amaitzeko, Liberoamerikak feminismotik lan egiten du, emakumeek literaturaren munduan jarduteko gainditu behar dituzten oztopoak oraindik gehiegi direla onartzeko beharra dugulako.

Kontaktua: [email protected]